Gorputza eta osasuna osotasun batean ulertzen ditut. Eskuzko terapia erabiliz pertsonen ongizatean lagundu dezakedala ikusi dut esperientziarekin eta nire ikasketak horretara bideratu ditut.
2008. urtean amaitu nituen fisioterapia ikasketak Zaragozako unibertsitatean. Hau izan zen nire hasiera puntua eta geroztik etengabeko formakuntzan jarraitu dut. Osteopatiako ikasketek pertsona globalitatean ulertzen lagundu zidaten eta ildo berean RPG metodoan formatu nintzen.
Ama izatearekin bat, haurren mundura jauzi egin nuen eta geroztik egin ditudan formakuntza guztiak pediatriara bideratu ditut. Hauen artean, osteopatia pediatrikoa, TMPI kontzeptua eta BB kontzeptua.