Fisioterapia eta osteopatia pediatrikoa
Ebaluazio sakon bate egin ondoren, haurrei egokitutako eskuzko terapia erabiltzen dugu hainbat patologia eta disfuntzioetan laguntzeko. Sistema muskulueskeletikoko arazoak, liseriketa aparatukoak edo emozio gorabeheretan izan daiteke lagungarri.
Haurtxoak haurdunaldian eta erditzean jasandako tentsioak askatu eta gorputza orekatzen dugu errespetuzko eskuzko terapiarekin.

eskuzko terapia
Sarri haurtxoek sufritzen dituzten kolikoak, idorreria edo errefluxuan lagungarria da. Edoskitzean azal daitezkeen arazo asko ere haurtxoak dituen tentsio ezberdinengatik izan daitezke.
Bestalde, garezurreko deformazioetan (plagiozefalia, brakiozefalia, eskafozefalia) ezinbestekoa da fisioterapia eta osteopatia tratamentua; deformazioa lantzeaz gain, funtzionalki haurraren garapenari eragin ez diezaion.
Ezin dugu ahaztu haurtxoen neurogarapenaren garrantzia eta arlo honetan ezinbestekoa da prebentzioa eta haurtxoak hasieratik estimulazio egoki ba izatea; garrantzitsua baita garapeneko fase ezberdinetatik pasatzea.
Azkenik, arnas- bideetako patologietan lagungarria da arnas-fisioterapia pediatrikoa.



